Kontaktua Hitzordua erreserbatu

Datuen babesari buruzko informazio zehatza

Datu pertsonalen babesaren arloan indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera (batez ere, 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, pertsona fisikoen babesari buruzkoa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez; eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, datu pertsonalen babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzkoa), azaroaren 14ko 41/2018 Legearekin bat etorriz, besteak beste, pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrak arautzen dituena; eta Euskal Autonomia Erkidegoko 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta betebeharrei buruzkoa; eta gainerako legeria aplikagarria.

1) Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

AUXILIAR DE SERVICIOS MÉDICOS, S.A.U., IFK A-48510231 zenbakiduna (aurrerantzean, “Sozietatea”).

2) Nola jarri zaitezke harremanetan tratamenduaren arduradunarekin?

Sozietatearekin harremanetan jarri zaitezke honako aukera hauen bidez: (i) aurrez aurre, Sozietatearen edozein klinikatan; (ii) postaz, Bilbon daukan egoitza sozialean, Máximo Agirre kaleko 18 (bis)-ean, PK 48011); (iii) edo posta elektronikoz centro-imqabendano@imq.es.

3) Nola jarri naiteke harremanetan Sozietatearen Datuak Babesteko Ordezkariarekin (“DPD”)

DPD-arekin posta elektronikoz jarri zaitezke harremanetan: dpd@imq.es

4) Zer nolako datu pertsonalak tratatzen ditu Sozietateak?

Sozietateak honako datu pertsonal hauek tratatzen ditu: identifikazio-datuak eta harremanetarako datuak (adibidez: izena, abizenak, NAN, posta-helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa), osasun-datuak eta, hala badagokio, datu genetikoak edo biometrikoak (adibidez, aurrekari medikoak, proba diagnostikoak), historia klinikoari buruzko datuak, finantza-datuak (adibidez, banku-kontuaren zenbakia) eta adingabeen datuak.

5) Zein da datu pertsonalen tratamenduaren helburua?

Sozietateak honako helburu hauekin tratatzen ditu zure datu pertsonalak:

  • Zuzenean edo hirugarrenen baten bidez (zerbitzu medikoen beste emaile bat, aseguru-etxeak, etab.) eskatu dizkiguzun zerbitzu medikoak ematea, hau da, honako hauek kudeatu ahal izatea: prestazioaren administrazio-kudeaketa (hitzorduen kudeaketa, pazienteen erregistroa, etab.) eta zerbitzu horien fakturazioa eta kobrantza.
  • Zerbitzuaren kalitatea hobetzea honako hauei buruzko ikerketa eta inkesten bidez: gogobetetasuna, merkatua, bezeroen atxikipena edota fidelizazioa edo antzekoak. Era berean, Bezeroaren Arreta Zerbitzura egindako telefono-deiak grabatuz.
  • Sozietateari dagozkion legezko betebeharrak betetzea, bai osasunaren arloan, bai zergen, kontabilitatearen eta abarren arloan.
  • Edozein komunikabideren bidez (adibidez, posta arrunta, telefonoa, komunikazio elektronikoko bitartekoak, etab.) informatuta eduki, zure interesekoak izan daitezkeen osasun- eta soziosanitario-sektorearekin, laneko arriskuen prebentzioarekin, osasunarekin, ongizatearekin eta aseguruekin zerikusia duten produktu eta zerbitzuei buruz (sozietateak edo, hala badagokio, IMQ Taldeko sozietateek eskainitakoak).
  • Saiakuntza klinikoetan parte hartzea kudeatzea, berariaz baimendu bada.

6) Zer legitimazio du sozietateak zure datu pertsonalak tratatzeko?

Hona hemen zure datuen tratamenduaren oinarri juridikoak, aurreko helburu bakoitzerako:

  • Helburua (i): (a) Sozietateari eskatutako zerbitzu medikoa kudeatzea eta kontrolatzea, bai zuk zeuk, bai aseguru-etxe baten aseguratu gisa, bai beste osasun-laguntza emaile baten deribazio bidez; (b) Sozietateak dituen legezko betebeharrak betetzea, eta, bereziki, Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 Oinarrizko Legetik eta historia klinikoari eta paziente eta osasun-profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta betebeharrei buruzko martxoaren 13ko 38/2012 Euskal Autonomia Erkidegoko Dekretutik eratorritakoak; eta (c) interesdunaren baimena, bere historia klinikoa INFO33+ aplikazioan kokatzeko, dokumentu honen 7) puntuan deskribatzen den bezala.
  • Helburua (ii): sozietatearen enpresa-interes legitimoa, zerbitzuen kalitatea hobetzeko beharrezkoa den informazioa lortzean datzana.
  • Helburua (iii): sozietateari dagozkion legezko betebeharrak betetzea, bai osasunaren arloan, bai zergen, kontabilitatearen eta abarren arloan.
  • Helburua (iv): Sozietatearen legezko enpresa-interesa, hau da, interesekoak izan daitezkeen produktu edo zerbitzuei buruzko informazioa ematea, eta, IMQ Taldeko sozietateek eskainitako produktu edo zerbitzu batzuen kasuan, berariazko baimenarekin.
  • Helburua (v): pazientearen berariazko adostasuna.

Interes legitimoan oinarritutako edozein tratamendu zure datu pertsonalak babesteko, ohorerako eta norberaren zein familiaren intimitaterako duzun eskubidea errespetatuz egiten du Sozietateak, eta behar diren neurriak hartuko dira errespetu hori bermatzeko.

Nolanahi ere, kontuan izan behar duzu beti erabil dezakezula aurka egiteko eskubidea (aurrerago azalduko dugu).

7) Nori jakinaraziko zaizkio zure datu pertsonalak?

Sozietateak, tratamenduaren arduraduna den aldetik, ez dizkio zure datu pertsonalak beste inori lagako, salbu eta legezko betebeharren bat badago edo lagapena beharrezkoa bada kontratu-harremana gauzatzeko.

Aurrekoarekin lotuta, Sozietateak kasu bakoitzean behar-beharrezkoak diren datuak jakinarazi ahal izango dizkie hartzaile hauei (aplikatzekoa den legeria betez edo kontratu-harremana gauzatzeko beharrezkoa den neurrian):

  • Zerbitzu medikoen emaileak (erakunde eta/edo zentro sanitario publiko edo pribatuei) eta zerbitzu edo material sanitarioen hornitzaileak, baldin eta zerbitzu edo material horien jarduera osasun-laguntza bada (adibidez, protesiak, farmazia, proba analitikoak eta beste proba diagnostiko eta tratamendu batzuk egitea), osasun-laguntza integrala eta egokia eskaintzeko eta/edo haren osasun-laguntza zaintzeko eta jarraitzeko (adibidez, pazientea beste osasun-zentro batzuetara bideratzen denean).
  • Banku eta finantza-erakundeak, emandako zerbitzuen kobrantza kudeatzeko.
  • Aseguru-erakundeak (Sozietatearen zerbitzuak zu onuradun zaren aseguru-poliza baten estalduraren babesean ematen badira), dagokion erakundeak emandako osasun-zerbitzuaren berri izan dezan eta harekin sinatutako kontratuaren baldintzen arabera sortzen diren karguei eta/edo erantzukizunari aurre egin diezaien, zure kontratuaren estaldura aztertzeko eta iruzurra prebenitzeko eta aplikatzekoak diren legezko betebeharrak betetzea (Aseguru Entitateen Antolamendu, Gainbegiraketa eta Kaudimenari buruzko uztailaren 14ko 20/2015 Legean aurreikusitakoarekin bat etorriz). Jakinarazten dizugu, datu horiek lagatzearen aurka bazaude, Sozietateak ezingo dizula zerbitzurik eman zure aseguru-konpainiarekin kontratatuta duzun aseguru-polizaren estaldurapean, eta eskatutako zerbitzuaren prezioa ordaindu beharko zenukeela.
  • Autoritateak, administrazio publiko, segurtasun-kidego eta -indar, gizarte-segurantza eta, hala badagokio, epaile edo auzitegiak, aplikatu beharreko legezko betebeharrak betetzeko helburuarekin.
  • Odol-ahaidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko bigarren mailarainoko ahaideak, hala badagokio, laneko edo funtzionario publikoen araudia betetzeko senideen gaixotasun-baimenei dagokienez.

Bestalde, jakinarazten dizugu zerbitzu hobea emateko, Sozietateak bere pazienteen historia klinikoak INFO33+ aplikazio informatikoan (eta etorkizuneko eguneratzeak edo izen komertzialaren aldaketak barne) gordetzen dituela, berariazko baimena emanez gero (baimen hori edozein unetan kendu ahal izango da). Aplikazio hori erabiltzeak esan nahi du pazientea IMQ Taldearekin lotutako beste profesional edo osasun-zentro batzuetara joaten bada (unean-unean www.info33.grupoimq.es edo www.grupoimq.es edo www.clinicaimqZorrotzaurre.es/HIS sistemetan agertzen direnak), eta aldez aurretik eta berariaz baimena eman badiezu zure historia klinikoa INFO33+ aplikazioan sartzeko (edo aplikazio informatiko bateragarrietan, adibidez: HIS sistemak edo antzekoak), profesional edo osasun-zentro horiek zure historia kliniko osoa eskuratu ahal izango dute (edo, hala badagokio, ordezkatuarena edo sinatzaileak emandako datuak dituzten hirugarrenena). Baimena ematen ez baduzu edo ezeztatzen baduzu, osasun-laguntzako zerbitzua ematen jarraituko zaizu, baina kontuan izan behar duzu horrek zure historia klinikoan jasotako informazio medikoaren zehaztasuna murriztu dezakeela, eta horrek eragina izan dezakeela diagnostikoan.

Pazienteari buruzko informazio guztia modu konfidentzialean tratatzen da, eta araudiak ezartzen dituen eta pazientearen osotasuna, segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzen duten nahitaezko segurtasun-neurriak ditu.

Horrez gain, IGUALATORIO MÉDICO QUIRÚRGICO, S.A. DE SEGUROS Y REASEGUROS sozietateak pazientea aseguratzen badu, haren datu pertsonaletako batzuk (INFO33+ aplikazioan daudenak) anonimoak bihurtu ahal izango dira eta IGUALATORIO MÉDICO QUIRÚRGICO, S.A. DE SEGUROS Y REASEGUROS Sozietateari laga ahal izango zaizkio, asistentzia-kudeaketa hobetzeko eta medikuntza-zerbitzuen eraginkortasuna hobetzeko ikerketak eta azterlanak egiteko, bai eta aldeen interesekoak ere.

Azkenik, jakinarazten dizugu, zerbitzu hobea emateko, Sozietateak kanpoko hornitzaileen zerbitzuak kontratatzen dituela (adibidez, zerbitzu informatikoen hornitzaileak), tratamendu-eragile gisa eta legezko berme guztiekin zure datu pertsonaletara sar daitezkeenak (betiere, sozietatearen kontura eta jarraibideen arabera).

Arduradun horietako batzuk, "hodeian konputatzeko" zerbitzuak ematen dituztenak barne, Europar Batasunetik kanpo egon daitezke, eta, beraz, babes-maila baliokidea ematen ez duten lurraldeetan. Kasu horietan, sozietateak bermatzen du nazioarteko datu-transferentziak aplikatu beharreko legeriaren babesean egingo liratekeela.

8) Hirugarrenek hartutako zure datuetara sar gaitezke?

Eskatu duzun zerbitzua emateko, baliteke sozietateak beste tratamendu-arduradun batzuek bildutako identifikazio-datuak, finantza-datuak, adingabeei buruzkoak, osasun-datuak, datu genetikoak edo biometrikoak eskuratu behar izatea (adib.: emango zaizun zerbitzua agindu dizuten edo proba diagnostikoak egin zaizkizun aseguru-etxeak, medikuak edo zentroak).

Kasu horietan, Sozietateak beste tratamenduaren arduradunei eskatuko die kasu bakoitzean behar-beharrezkoa den informazioa, zerbitzua emateko eta legezko betebeharrak betetzeko, proportzionaltasunaren eta datuen minimizazioaren printzipioak errespetatuz.

Era berean, baliteke sozietateak bere legezko edo borondatezko ordezkariarengandik lortu izana zure datuak. Ordezkari horrek adierazi eta bermatu du zure datuak Sozietateari emateko baimena lortu duela, dokumentu honetan adierazitakoarekin bat etorriz. Halaber, berariaz jakinarazi dizu zure datuen tratamenduari buruz dokumentu honetan adierazitako alderdi guztien edukia, eta konpromisoa hartu du Sozietateari, zure izenean, edozein unetan, zure onespenaren froga idatzia emateko.

9) Zenbat denboran gordeko ditugu zure datu pertsonalak?

Sozietateak zure datu pertsonalak gordeko ditu kontratu-harremana edo zerbitzu-prestazioa indarrean dagoen bitartean.

Kontratu-harremana amaitu ondoren, hala badagokio, zure datu pertsonalak mantenduko ditugu legeak ezartzen dituen epeetan edo Sozietatearentzat erantzukizunak sor daitezkeen epeetan.

Epe horiek igarotakoan, datuak suntsitu egingo dira indarrean dagoen legeriak ezartzen duen prozeduraren arabera, salbu eta datu horiek erabat anonimo bihurtu badira estatistika- edo ikerketa-helburuetarako aplikatu beharreko araudiaren arabera.

10) Zer eskubide duzu zuk eman dizkiguzun datuei dagokionez?

Interesduna da, besteak beste, datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horien aurka egiteko eskubideen titularra, bai eta datuok eramateko eskubidearen titularra ere. Halaber, interesdunak edozein unetan ken dezake emandako baimena, baina horrek ez du eraginik izango tratamendua kendu aurreko baimenean oinarritutako zilegitasunean.

Sozietateak tratamenduaren ardura dituen zure datu pertsonalekin lotutako eskubide horiek baliatzeko, datuen titularrak honako bide hauetakoren bat erabili ahal izango duzu: (i) aurrez aurre, edozein klinikatan; (ii) edo posta arruntez, bere egoitza-sozialean (Bilbo, Maximo Aguirre kalea 18 (bis), PK 48011; (iii) edo posta elektronikoz, centro-imqabendano@imq.es. Nolanahi ere, NANaren edo nortasuna ofizialki egiaztatzen duen beste agiri baten kopia irakurgarria erantsi beharko du beti. Eskubide horiek erabiltzea doakoa da.

Halaber, uste baduzu Sozietateak ez dituela zure datu pertsonalak aplikatu beharreko araudiaren arabera tratatu, jar zaitez harremanetan Sozietatearen Datuak Babesteko Ordezkariarekin dpd@imq.es helbidean, eta erreklamazio bat aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (www.aepd.es).